Zer da wiki bat?
Erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzea baimentzen den webgune bat da wikia. Elkar-idazkera bultzatzeko era oso ona osatzen dute. Web nabigatzaile bat (firefox, explorer) baino ezta behar hauek manipulatzeko.
Webgune mota hauek aurrera egitea, hauek modifikatzeko erraztasunari esker lortu dute. Ahalik eta erraztasun gehien jartzen saiatzen dira webmasterrak eta hau erabiltzaileen erantzunean zuzenki proportzionala da. Gauza basikoen inguruan ibiltzen dira denbora osoan. Honela informatika ezagutza garatuko erabiltzaileek eta ez horren garatukoek ez dute inolako arazorik. Erraztasun hoietatik abiatuta, erabiltzaileek denetarik egin dezakete (gai bat erraz garatu, garapen horren ibilbidea gorde, eman diren edizio pauso zehatz batera itzuli, gaien arteko lotura erraztu, ia aldi berean argitaratu).
Hala ere guk geure etxetik ikusten dugunetik at, teknologia konplexuena erabiltzen da berhauek sortzeko. Kontraste horri esker, teknologia ikusezinaren froga da wikia (Web 2.0 plataforman oinarrituta, web orri bildumak sortzean zailtasunak saihesteko adibide garbia).
Wkiak oso errazak dira erabiltzeko, baina askotan zer diren azaltzeko lanak izaten dira. Bideo honetan wiki bat zer den oso modu grafikoan azaltzen da:


Zabaldu
del.icio.us